Síguenos en redes sociales:

Komikiak solasaldia: ‘Nork, Xabi Paya eta Patxi Gallego’

Nork komikian 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña. Er-tzainaren lehen peskizen arabera ez da istripu bat izan. Hortik abiatuta, lau ikertzaile jarriko dira buru-belarri Egañaren heriotza ikertu nahian. Bidean, euskaldunontzat oso ezagun diren hamaika pertsonaiarekin gurutzatuko dira: Unai Elorriaga, Xabier Euzkitze, Estitxu Fernandez, Juan Mari Arzak, Porrotx, Ramon Saizarbitoria, Maialen Lujanbio, Ainhoa Arteta, Uxue Alberdi, Kontxu Odriozola, Iban Zaldua...

Gaur 19.00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.