iruñea - Asteburuan jokatutako lehenengo saioen ondoren, argitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerdietara igaroko diren lehenengo bi izenak: Saats Karasatorre eta Julio Soto. Larunbatean, Tuteran jokatutako final-laurdenean nagusitu zen Karasatorre, eta Sotok hurrengo egunean eskuratu zuen garaipean Urdazubin.

140 lagunek bete zuten larunbatean Erriberako hiriburuko Musika Eskolako aretoa. Haien aurrean aritu ziren Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte, Joana Ziganda eta Saats Karasatorre. Maialen Belarrak egin zituen gai-jartzaile lanak eta Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu ziren epaile lanetan. Saio puntugarriaren ostean, Karasatorrek eskuratu zuen puntu gehien, 253,5; eta hortaz, martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu ziren Untxalo, Karrika, Fernandez, Ziganda eta Lasarte.

Igandean, erran bezala, egungo Nafarroako txapelduna den Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien (265), martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako pase zuzena eskuratuz. Haren atzetik, Gorosterrazu, Alkaiza, Garro, Majuelo eta Aleman sailkatu ziren, 130 lagun inguru bildu zituen saio batean. Final-laurdenen fasea igarota, 18 bertsolarik egingo dute aurrera txapelketan, oraingo 24tatik. - M.M.P.

Alazne Untxalo249.00

Aimar Karrika247.00

Iker Gorosterrazu246.00

Saioa Alkaiza245.50

Eneko Fernandez241.00

Iban Garro240.50

Joana Ziganda240.00

Irati Majuelo234.00

Mikel Lasarte233.00

Sahats Aleman230.50