iruñea - Larunbatean ospatu zen Nafarrako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdien edizio berriko lehen emanadia, Lakuntzan. Bertako Kulturgunea adin guztietako ikuslez bete zen. Oholtza gainean bildu ziren 7 eta 16 urte bitarteko 67 artistek 6 abesti eskaini zizkieten bertaratutakoei.

Jaialdiaren lehenengo emanaldi honetan, Nafarroako toki desberdinetatik etorritako taldeak bildu ziren taula gainean: Lakuntzako Eskola, Leitzako Aralar Musika Eskola, Elizondoko Baztan Ikastola eta Lekarozeko Institutuko taldeek parte hartu zuten.

Hurrengo emanaldia larunbatean izango da, martxoak 16, Tuterako Bigarren Hezkuntzako Institutuko aretoan, 18:00etan. Hirugarren jaialdia Antsoainen izango da, 23an, ordu berean. - M.M.P.