Azken urteotan ez daEuskal Herri osoan ipuinerotikoen generoa kontuan hartu duen lehiaketarik egon. Azkena Dimako Udalakantolatu zuen, 2015ean. Hura Dimako kalenturak lehiaketaren hirugarren edizioa izan zen eta harrezkero ez da berriro egin. Dimakoa baino lehen, Basauriko EuskarabilaElkarteak antolatu zuen urte luzezIpuin Erotikoen Lehiaketa, bainahori ere 2012an amaitua zen.

Urteetan izandako hutsunea betetzeko asmoz jarri du aurtenmartxan Arratiako Zertu KulturElkarteak Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketa. “Arratian azpiegitura eta eskarmentua bagenuelaikusi genuen, gutako asko aurrekolehiaketa horietako antolatzaileak,idazleak eta epaimahaikideak izanbaikara”, dio Alvaro Rabelli antolatzaileak. Hain zuzen ere, asko diraipuin erotikoak landu edo lehiaketetatik pasa diren idazle arratiarrak:Alvaro Rabelli bera, Igor Estankona, Julen Gabiria, Rafa Ugalde, Janire Lopez, Zefe Ziarrusta edota Maite Arrizabalaga dira horietako batzuk.

IDAZLE BERRIAK PLAZARA Kalenturak lehiaketaren helbururik behinena hurrengo idazle edota literatur zaleen belaunaldiei plazara irteteko beste tresna bateskaintzea dela dioRabellik: “Aurreko lehiaketek, batez ere Basaurikoak,horixe bete zuten, idazle eta irakurle berriak erakarri zituzten, gazteakbereziki. Euskal literaturak horrenbeharra dauka oraindik, sormenaeta irakurzaletasuna euskaraz behineta berriro sustatu behar ditugu”.

GENERO ERAKARGARRIA Zentzuhorretan, ipuin erotikoen lehiaketak gazteentzat zein euskalduntzenden jende helduarentzat ere euskaraz zerbait erakargarria egitekoaukera eskaintzen duela uste duarratiarrak: “Erakargarria suertatzen da. Are gehiago, literaturageneroen artean gogokoena da jende askorentzat. Irakurle asko ditugenero honek”, eman du jakiteraRabellik. Euskara normalizatzekobidean ere halako lehiaketak egiteagarrantzitsua dela gehitu du: “Ekarpen handia egiten dio lehiaketakeuskarari, horren bidez hizkera erotiko-afektiboa, askorentzat euskaraz ezohikoa edo arrotza izan daitekeena, lantzen delako”.

Aurreko lehiaketetan sortutakoharrobiak jarraipena izatea esperodu idazle arratiarrak: “Belaunaldi berriek beren molde, ikuspegi etakezkekin bete behar dute generohonek Euskal Herrian duen hutsunea. Erotismoak isla izan behar duliteraturan, nahitaez. Gainera,euskal literatura erotikoa ez zaieguztiz arrotza egingo. Badago corpus bat, nolabaiteko tradizio txikibat, beraz, aurrerapausoa ematekounea da orain, kalitatean eta sozializazioan, batez ere”.

EUSKAL HERRI OSOAN LehiaketakArratiako Kalenturak izena baduere, Euskal Herri osoko 16 urtetikgorako herritarrek parte hartu dezakete bertan. Lanak bidaltzeko epeazabalik dago azaroaren 15era arte,eta sari banaketa Gabonetan izateaaurreikusten du Arratiako KulturElkarteak. Hiru sari banatuko dituzte: 600 euro ipuin onenari, 400 bigarrenari eta 250 euro Arratiako idazle onenari.