arratsaldeko 19:30ean

Pedro Ugarte eta Felipe Juaristi izango dira Bidebarrietan datorren astean

Sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte

10.02.2020 | 05:39
“Vivir de la literatura o vivir del cuento” hitzordua José Blanco poetak moderatuko du. 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus).

Sarrera doakoa izango da eserleku guztiak bete arte

BILBO. Oraingo honetan, José Blanco poeta arituko da moderatzaile gisa, eta idazle lanbidean sakontzeko eta literaturatik bizitzea benetan posible izatearen inguruan gogoeta egiteko eta hausnartzeko solasaldia proposatuko du. Landuko dituzten gaien artean, idazten dituen pertsonaren helburuak eta eguneroko beharrak, ordutegi falta, ekonomiako sektore guztietan nagusi den prekarietatea, literaturan aritzen diren pertsonak egoteak gizarte baterako duen garrantzia, edo idazleei benetan jaten ematen eta ordaintzen dizkieten gauza materialak edo immaterialak daude.

Felipe Juaristi (Azkoitia 1957) Informazioaren Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. EHU/UPVko irakasle izan da, baina bere lana idazle eta poeta gisa egin du, batez ere, eta euskarazko egile azpimarragarrienetakoa da. Zenbait literatur sari irabazi ditu, horien artean lau bider jaso du Poesiaren Kritikaren Saria, Denbora, nostalgia (1985), Hiri melankolia (1987), Begi-izaiak (2004) eta Piztutako etxea (2014) lanei esker. 1998an euskaraz idatzitako Euskadi Literatur Saria lortu zuen Galderen geografia lanarekin, eta 2000. urtean Haur eta Gazte Literatura modalitatekoa Animalien inauteria liburuarengatik. Horrez gain, eleberriak eta haur eta gazte literatura ugari argitaratu du euskaraz. Horrez gain, kolaboratzaile da hainbat komunikabidetan, El Correo egunkarian, besteak beste.

Pedro Ugartek (Bilbo, 1963), bere aldetik, Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, baina bere ibilbide profesional osoa kazetaritzara eta komunikaziora egon da zuzenduta EHU/UPVn. Bere literatur lanaren parte handia narratiba laburrera zuzendu du, Los traficantes de palabras, Manual para extranjeros, La isla de Komodo, Guerras privadas edo El mundo de los Cabezas Vacías (2011) liburuekin, besteak beste. La expedición lanak biltzen ditu bere mikrokontakizun guztiak. Azken hamarkadetako narratiba laburreko antologia garrantzitsuenetan hartu du parte: Últimos narradores (1993), Páginas Amarillas (1997), Los cuentos que cuentan (1998), Perturbaciones (2009), Antología del microrrelato español (2012), Mar de pirañas (2012), Cuento español actual (2013) eta Lejos de Troya (2015). Herralde sariaren finalista izan da, eta Nervión, Euskadiko Literatura, Papeles de Zabalanda, Lengua de Trapo, Logroño eta Julio Camba sariak irabazi ditu.

2007. urtearen hasieran "Eztabaidak literaturarekin" egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egiten den jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Joan den 2018an hauek izan ziren "Eztabaidak Literaturarekin" programan parte hartu zutenak: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, Suso de Toro eta Màrius Serra, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Miguel Sánchez ? Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano, Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre, Julia Otxoa eta Edurne Portela, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga, Luis Sepúlveda eta Isaac Rosa, Ana Merino eta Manuel Vilas, eta Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariek eman zioten amaiera urteari.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.