- Euskaltzaleen Topaguneak "Biziprest, gehiago gara" dokumentala estreinatuko du gaur Iruñeko Golem zinemetan, arratsaldeko 19:00etan. Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du Iñaki Alforjak zuzendutako dokumentalak. Filmak, bestalde, Nafarroako Gobernuaren babesa ere izan du.

Osasun krisia medio, 2020ko Euskaraldia berezia izan zen "zen-tzu askotan", Topaguneko Jon Zapatak argitu moduan. "Ikusi genuen Euskaraldia erakusteko behar bat. 2020an zailagoa izan zen Euskaraldia kalean parteka-tzea eta hortik etorri zen dokumentalaren ideia. Euskaraldiarekin lotutako lau esperientzia horien bitartez bizipenak konpartitu nahi izan ditugu, jendearengana hurbiltzeko". Iñaki Castillo, Miriam Balmaseda Yasmine Khrish Maansri eta Iñigo Martinez dira filmaren lau protagonista horiek.

Castillo, Berako harakina, Belarriprest bezala aritu zen azken ariketa erraldoiean. "Euskaldunberria, Mintzapraktiken kidea ere bada, eta bere bizitza euskaraz bizi nahi duela argi duen pertsona, hori erakusten du". Balmaseda, Tuterako gaztea, azken edizioaren baitan ospatu zen Gaztealdian parte hartu zuenetako bat izan zen. "Tuteran bizi da eta Lodosan lan egiten du, Ahobizi bezala parte hartu zuen". Dokumentaleko hirugarren protagonista da Khrish Maansri, Marsellan jaiotako jatorri marokoarreko emakumea. "Hizkuntza asko ikasi ditu bere bizitzan zehar, tartean gaztelera, ingelesa, portugesa, frantsesa, galegoa eta euskara. Bere bizipenetatik, hizkuntza nola bizi duen azaldu du berak dokumentalean, bizitoki berri batera joaten zarenean bertako hizkuntza ikastearen garrantzia". Azkenik, Iñaki Martinez Skabidean taldeko saxofoi jotzailea ere ager-tzen da lanean, "taldearen bitartez Euskaraldiaren bizipena nolakoa izan den islatu duena".

Nafarroako aniztasuna islatzea bada, izan ere, lanaren helburuetako bat: "Nafarroa oso anitza da, hori badakigu, eta aniztasun hori erakustea ezinbestekoa ikusi genuen. Ez dira bazterreko kasuak, guztiz erreala baita Tuteran Ahobizi izatea, Beran Belarriprest, edo beste jatorri bateko biztanle batek euskara ikastea".

Dokumentalak gaur ekingo dio bere ibilbideari, Golem Baiona zinemetan ospatuko den ekitaldiarekin. Aurrerantzean, Topaguneko kideak azaldu moduan, herriz-herri erakusteko asmoa dago, baina oraindik lo-tzekoak daude datak eta lekuak. Egitaraua osatu ahala, Euskaltzaleen Topaguneak jakitera emanen du.

2020koa Euskaraldirik bereziena izan zen, testuingurua kontutan hartuta. "Oso pozik gaude datuekin: 20.000 pertsona aritu dira Ahobizi edo Belarriprest bezala, 2.000 Arigune inguru zabaldu dira eta 70 herri-batzorde aritu dira antolaketa lanetan". Datuez harago, aldiz, , ikasketa nagusia "Euskaraldiak beharrezkoa izaten jarraitzen duela" da, Zapataren aburuz. "Ariketa aurrera eramatea garrantzitsua da, hurbileko harremanetan izan dezakeen eragina handia delako".