Denden etorkizunaz mintzo ginen azken artikuluan. Bertan, denden arkitekturan Internet bidezko salerosketen eragina azaltzen genuen, kalean dendarik denda egiten den peregrinazioa betiko hiltzeko aukera eta etorkizunaren gakoa denda esperientziaren funtzio aniztasun eta zabalpenean kokatzen dela aipatuz. Denda fisikoaren kontzeptu-iraultza oraindik gauzatzeko dagoenean, dendaren ahoa eta begia den erakusleihoak jadanik etorkizunerako bidean hainbat eraldaketa eta egokitzapenjasan ditu. Horregatik, gure aten-tzioa harrapatu du. Dendaren barne eremua eta kalearen arteko zuntza den fatxada zatiari erreparatuz gero, denboran zehar salerosketa sektoreak pairatu dituen aldaketak identifikatzeko gai izango gara.

Denda-erakusleihoek eraikinen behe oinplantetako arkitektura zehatza osatzen dute, gainontzeko eraikinaren arkitekturatik bereiztutako zatia. Zuntz arkitektoniko honen definizioa da, harreman bat sortzen duela denda edo lokalaren barne eta kanpoaldearen artean. Lokalak kaletarrarekin edo eroslearekin harreman zuzena duten espazioak direnez, behe oinak aktibitate ekonomikoa garatzeko propio diren guneak dira. Garai batean lokalen alokairuaren prezioa altua zela eta, zerbitzu asko kaletik banandu egin ziren, eraikinen lehen oinetan ere kokatuz, kalearekiko harremanik gabe

HOZTASUNA Gaur egun, edertasun zentroak, hortz-klinikak, fisioterapia zentroak, lan bulegoak edota ikastegiak ere behe oinetan aurkitu daitezke. Aktibitate hauek ez dute barnealdea erakusterik nahi izaten, eta erakusleihoa beirate zehar-argia bilakatzen da, argia pasatzen utzi bai baina begirada kuriosoa erago-tzi egiten duena. Gutxi landutako fatxada zatiak izateagatik -arotzeria metalikoa eta beiratea binilo batekin kapatuta kasu gehienetan- harreman antipatikoa eraikitzen dute ibiltariarekin, barnealdearen izenburua besterik ez dutelako eskaintzen eta esperientzia bisuala hotza gertatzen da.

Luxuzko produktuen eskaparateek denda-erakusleihoen joera garaikide bat zehaztu zuten aspaldi. Tradizionalki denda-erakusleihoak produktuz josita egoten ziren, orduak pasa ahalko genituzke hauei begira. Luxuzko markak, irudi horretatik bereizi nahian, denda-erakusleihoa markaren aurkezpen aurpegia eraikitzeko erabili izan dituzte, eskaparatismo lan zorrotzari tartea irekiz. Argiteria artifizialak -gau eta egunez pizturik-, diseinu grafikoak eta transmititu nahi den mezuaren espazializazioak lan arkitektonikoa bidera-tzen dute. Batzuetan, salmentako produktu bat bera ere ez da erakusleihoan ageri. Erakusleihoa komunikazio ariketa zaindu bat egiteko espazioa bilakatzen da, erakusketa espazioaren funtzioa ordezkatuz.

pantaila dinamikoa Bada komunikazio funtzioa publizitateagatik ordezkatu duen erakusleiho garaikiderik. Donostiako Tolosa ibilbideko erakusleiho erraldoi batean mezu elektroniko batek deiadar egiten du, ibiltariaren begirada harrapatuz. Honela dio (erdara hutsean): “hau irakurtzen ari bazara, hemen iragartzeak zentzurik duelako izango da. Iragarri zaitez hemen”. Segundo batzuen buruan, mezua pixelatu eta desagertu egiten da, jarraian produktu-marka baten mezu iragarleak pantaila okupatzen duelarik. Publizitate pantaila dinamiko batez ari gara hizketan, non eta denda baten fatxada zatia ordezkatuz. Donostian jarritako pantailazko denda-erakusleihoak egiturazko aldaketa bat ekartzen du denden arkitekturarako, publizitateak eta teknologiak fatxadako arkitektura ordezkatu dezaketelako.

Seguraski, Donostiako testuinguruan harrapaturiko pantaila-erakusleihoa ez zaio bereziki deigarria egingo irakurle askori, filmetan ere munduko mega-hirietako kaleetan pantaila-eraikinen itxura kolore-tsu eta dinamikoak erakusten direlako, eta hauek gure oroimen irudimenean txertaturik gelditu ohi dira. Kale komertzialen fatxadek publizitate atrezzo bat ematen dute, eraikinen atzealdean zer ezkutatzen den argibiderik ematen ez dutenak, eraikin-publizitatearen arkitektura pobreari ateak zabalduz, eraikina bera diru-sarrera elementu bilakatzen denean. Sekula amatatzen ez den publizitate elektronikoak, inpaktu handiko iruditeria osatzeaz gain, pixel pantaila aldakorrek hiri handietako kontsumo-zentroen postala eraiki dute.

Kapitalismoak eraikinen fatxadak konkistatu ditu, baina, orain arte, ekialde zein mendebalde kulturetako munduko hiriburuen paisaia urbanora mugaturik zeuden. Baliteke etorkizunean mugak askatu eta beste hiri ertainetako paisaian presentzia gehiago izatea.