KIROLAK

Irurako Xareko Torneoa iritsi da bere amaierara

10.02.2020 | 04:31
Apeztegia.

Irurako Torneoa iritsi da bere amaierara, eta ostiralean eta larunbatean izango ditu bere azkeneko ekitaldiak. Ostiralean 19.00etatik aurrera jokatuko dira finalerdiak, eta larunbateko saioa 12.00etan hasiko da, eta berrikuntza handi batekin, aurreneko aldiz izango baita nesken partida.

Ostiraleko finalerdietan aurreneko neurketa Apeztegia-Funosasek, Larronde-Moncadaren aurka jokatuko dute, eta bigarrengoan, berriz, De Paredes-Bortheiru, Driolet-Etxeberriren aurka lehiatuko dira. Bi irabazleek jokatuko dute larunbat eguerdiko finala.

Baina larunbat eguerdian ikusmin handia piztu du emakumezkoen neurketak, aurreneko aldiz izango baita maila honetan. Hiru bikote arituko dira eta ligaska jokatuko dute denak denen aurka, 10 tantutako joko banarekin. Naroa Goenaga-Matxalen Mendizabal, Nora Galartza-Maider Isasa eta Irati Fernandez-Nahia Gorriti izango dira parte hartuko duten hiru bikoteak. Partida guztiak Irurako Ametsa trinketean jokatuko dira.