BILBO. %77 hazi da Kutxabanken negozio digitala 2019ko lehen seihilekoan. Bezero digitalen kopurua % 43 hazi da, duela urtebete baino 4 puntu gehiago.

Bilakaera horretan aipatzeko da, baliabide teknologikoen bitartez kontratatzen eta kudeatzen hasten diren produktu edo zerbitzuen kopurua geroz eta handiagoa dela. Hala gertatzen da mailegu hipotekarioekin. Urteko lehen zatian Kutxabankek sinatu dituen hipoteka guztien %20, online tresna desberdinetan abiatu ziren, eta batez besteko hori %34raino igo zen hedapeneko lurraldeetan. Honekin guztiarekin, atal hau %100 hazi zen 2018ko garai berarekin alderatuta.

Mailegu pertsonalen alorrean, hazkundea %19koa izan zen, beste abantaila batzuen artean, telefono mugikorrarekin ordainketak formalizatu edo atzeratzeko dagoen aukerarengatik.

Urruneko kudeaketako zerbitzua Kutxabank Taldeko bezeroen eskuetan jarri den tresna erabakigarria da, eta era autonomoan, hau da, bulegoetara joan beharrik gabe, kudeatzailearen laguntzaz bete daitezkeen eragiketa eta tramitazio ugari egiteko aukera geroz eta zabalagoa ematen du. Horrela ulertzen da sinadura digitalizatuaren zerbitzuak izan duen %800tik gorako hazkundea.

Gauza bat dago argi. Telefono mugikorra dela banka digitalak erabiltzen dituen tresna teknologiko guztien artean hazkunde handiena duena. Ohituretan gertatzen ari den aldaketa honen erakusle da smartphone bitartez osatu diren eragiketa kontableen eta ordainketen igoera, %50ekoa. Horrela, azken sei hilabeteetan gune desberdinek eta Taldeko ‘app’-ek izan dituzten 87 milioi sarreren artean ?%23 gehiago?, %72 telefono mugikorren bitartez egin ziren, iazko ekitaldian baino zazpi puntu gehiago.

Deigarria da, halaber, norbanakoen arteko ordainketak egin ahal izateko sortu zen Bizum aplikazioak duen harrera ona. Plataforma honen bidez eginiko eragiketa kontableak %256 hazi ziren, eta Kutxabanken bezeroen artean duen erabilera, Bankuari finantza-sistema osoan dagokion merkatu-kuotaren oso gainetik kokatzen da.

Honekin guztarekin, gaur egun bankuaren bezeroen %43 erabiltzaile digitalak dira, hau da, lehentasunez bankuarekin duten harremana internet bidez izan ohi da. Batez bestekoa ia 4 untu hazi da aurreko urtearen aldean.