Urtero bezala Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 13an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 45 02 71 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat. Irteera goizeko 5etan izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Xabierren hartuko ditu erromesak eta Doneztebera itzuliko dira.