Síguenos en redes sociales:

Euskararen Eguna ospatu dute Zubietan

Euskararen Eguna ospatu dute Zubietan

zubieta. Euskararen Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Zubietan, euriari aurre eginez. Joaldunek ibilaldia egin zuten herrian barna eta aizkora apustua Leonardo Goñi eta Raul Kastrok kolpe pare batengatik irabazi zieten Mikel Indakotxea eta Joxeantonio Loiarte herritarrei. Artisauen erakusketa izan zen plazan eta ludotekan haurrek udazkena gai bezala hartuz egindako eskulanak erakutsi zituzten. Julio Sotok eta Julen Zelaietak girotutako bertso bazkarian giro ederra izan zen, baita ondoko ekitaldietan ere. argazkia: I. zubialde