SUCESOS
Un niño de 8 años, al hospital tras ser atropellado en Pamplona
Lesakan lip-duba grabatuko da Gure Esku dago Egunean
Larunbat goizeko 11.30ean Bortzirietako hainbat eragilek parte hartuko dute bideoan
LESAKA - Larunbat honetan, martxoak 15, Gure esku dago eguna ospatuko da Lesakan. Bertan, 11.30ean Gure esku dago lipdub-a grabatuko dute, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin.
Herritar guztiak daude gonbidatuak bideoan parte har-tzera. Ondoren, pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte jubilatuetako arkupetan. Furgoneta informatiboa ere gonen da egun osoan, ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katean parte hartzeko metroak eta kamisetak erosteko aukera eskainiz. Bitartean, metroak Lesakako Izarra okindegian edo Legarran eskuratzen ahal dira. - A.A.A.