Zizurkil - Elkar ezagutzeko eta lokal berria ikusteko gogoz gerturatu ziren atzo Zizurkilgo hainbat gaztetxo. Gaztezulo berria inauguratu zen Joxe Arregi plazan, bi urtez itxita egon ondoren, eta ibilbide berri bati hasiera eman zion. Izaskun Sarasola Zizurkil goian bizi den tolosarra izango da bertako hezitzailea eta haur, nerabe zein gaztetxoen parte hartzea sustatu nahi du txoko berri honetan.

Zer dela eta erabaki da berriz ere martxan jartzea Gaztezulo zerbi-tzua Zizurkilen?

-Azken bi urte hauetan itxita egon da eta Udalak berriz martxan jar-tzeko beharra ikusten zuen. Zizurkil herri berezia da bere kokapenarengatik; bi zatitan banatuta dago, goian zati bat dago eta behean bestea, Villabonatik oso gertu dagoena, gainera. Honen ondorioz, gazte askok Villabonara joateko joera dute, izan ere 12 urtetik aurrera eskolara ere Villabonara joaten dira eta koadrilak naturalki nahastuta daude.

Zein zerbitzu eskaintzen zen aurreko Gaztezulon?

-Aurrera plazan, udal bulegoen atzealdean zegoen aurreko lokala. Hala ere, dinamika ezberdina zuen; nagusiki gizarte-lana egiten zuen arazoak zituzten haur eta gaztetxoekin. Gaztezulo berriaren egunerokoa beste bat izango da; zizurkildar guztientzako lekua izatea nahi dugu.

Zure zeregina zein izango da?

-Udalak martxan jarri duen zerbi-tzua ez da lokal hutsa izango. Gaztetxoak eroso sentituko diren leku bat izatea nahi dugu, baina haur eta nerabeen parte hartzea ere sustatu nahi dugu. Hasiera batean, arduradun moduan nik sortu beharko ditut dinamikak, baina aurrera begira beraiek izango dira ekimenak bultzatuko dituztenak. Ni laguntzeko egongo naiz.

Gaztetxoak erakartzeko lana egin beharko da orain, ezta?

-Bai, hasieran horretan izango dugu lana. Elkar ezagutu beharko dute eta horretarako jokoak edo irteeraren bat antolatu beharko dugu.

Ikastetxeekin elkarlanean ari zarete?

-Zerbitzua martxan jarri aurretik diagnosia egin nahi izan dugu, herriko haur eta gaztetxoen egoera zein den ezagutzeko. Lan horretan, herriko eragile guztiekin, kultur edo kirol arlokoak, elkarrizketak egin ditugu eta ikastetxeekin ere bai. Gure gaztetxoek ikastetxean pasatzen dute denbora gehiena eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun beraiekin lan egitea. Oso ondo hartu gaituzte, eta osagarri izan nahi dugu aurrera begira, elkarlanean aritzeko.

Zerbitzua erabiltzerako orduan adin-tarte ezberdinak bereizi dituzue, ezta?

-Bai, aisialdian egoteko modu ezberdinak dituzte adinaren arabera eta interesak ere bai. 9-11 urtekoen ordutegia astearte eta ostegunetan 16.30etik 19.30era izango da eta 12-17 urte artekoena, berriz, ostiraletan 17.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 16.30etik 19.30era.

Ekintzak antolatzeko asmoa duzue?

-Pazko Astean gaude eta oraingoz elkar ezagutzeko erabili nahi ditugu lehen egun hauek. Gaztetxoen gustuak eta interesak zein ziren ezagu-tzeko ere bai. Ekimenak askotarikoak izan daitezke (sukaldaritza, eskulanak, birziklapena...), baina beraiekin adostu nahi ditugu.

Parte hartzeari garrantzia handia eman nahi diozue, ezta?

-Bai, guk hainbat proposamen baditugu, baina beraiek egitea nahi dugu. Bidea egin nahi dugu beraiekin hori lortzeko. Erakutsi nahi diegu hezi-tzailea ez dagoela beraiek nahi duten guztia emateko, nahi duten hori lor-tzeko eman behar dituzten pausoetan laguntzeko baizik.

Ba al dute parte hartzea ohitura gaur egungo gaztetxoek?

-Oso ohituta daude gidatuak izaten. Txiki-txikitatik egun osoa beteta dute, ikastetxearekin eta eskolaz kanpoko ekintzekin, eta ez dute denborarik zer gin nahi duten pentsa-tzeko. Hori aldatzea utopiko samarra da, baina interesgarria ere bai. Guraso askok duten kezka da, eta zerbait egin dezakegu. Izan ere, gaztetasunak duen ezaugarrietako bat berritzeko gogoa eta gauzak egiteko gogoa da, eta indar hori aprobetxatu egin behar dugu.

Gazte hezitzailea bezala ibili al zara beste nonbait?

-Aurreko Gaztezulon dinamizatzaile aritu nintzen eta pentsatzen dut han ibiltzen zirenen anai-arreba gazteagoak etorriko direla orain Gaztezulo berrira. Erabat ezezaguna, beraz, ez naiz izango beraientzat.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Aralar mendilerroa, niretzat hitz batean edertasuna da.

Paisaia idilikoa. Autobian zoazela, Aralar ikusten duzunean.

Festa edo ospakizuna. Lilatoia edo Korrika.

Mendia. Txindoki da nire biho-tzekoa.

Hondartza. Zarauzkoa, itsasbehera dagoenean gustatzen zait.

G

ipuzkoando