Síguenos en redes sociales:

Blagan Euskara Elkartea sortu dute Hondarribian

Blagan Euskara Elkartea sortu dute Hondarribian

hondarribia. Pasa den udaberrian zenbait pertsonak martxan jarri zuten Hondar alea euskararen ibian, hizkuntza honek Hondarribian bizi duen egoeraren inguruko herri hausnarketa prozesua, Euskara Elkarteeen Topagunearen laguntza eta koordinazioarekin. Hausnarketa horren ondorioz Blagan Euskara Elkartea sortu da. Elkarte hau sortzeko bilera larunbatean egin zen Amute-Kostako auzo egoitzan. Datozen egunetan emango ditu ezagutzera elkarteak bai bere helburuak bai bere buru zeintzuk izango diren. Argazkia: X.S.