Síguenos en redes sociales:

Udalekuetarako begiraleak behar dituzte Urnietan

Urnieta 2016ko Urnietako Eguzkitan Blai Udaleku Irekiak kudeatuko duen elkartea Urtxintxa da. Hezitzaile izateko izena emateko epea maiatzaren 9tik 22ra arte izango da (biak barne). Interesatuek beraien curriculumak urnieta.udalekuak@urtxintxa.eus helbidera bidali beharko dituzte Curriculuma izenburua jarriz. Elkarrizketak maiatzaren 27an egingo dira. A.M.