Síguenos en redes sociales:

Txoixo kaleko jaiak gaurtik igandera arte luzatuko dira

Azkoitia. Txoixo kaleko bizilagunek urteko festak ospatuko dituzte asteburuan zehar. Hasteko, Kupela taldearekin erromeria izango da gaur (23.00etan). Bihar, Trikilintxo taldearekin animazioa (19.00etan hasita), DJ festa (22.00etan Txalintxo tabernan) eta DJ Makalaren emanaldia (gauerdian Zurt tabernan) egongo dira eta igandean sagardoa eta txuleta pintxoen dastaketa (13.00etan eta Zapiain sagardotegiaren eskutik). J.L.