BERA - Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen Kalera Kalera! mobilizazio zikloak presoen auzia eta gatazkaren ondorioak jendearengana gerturatzea ditu helburu.
Berako Udaletxean, erraterako, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko itxialdia eginen dute. Or-tzirale arratseko 9etan hasi hasi eta larunbat arratsaldeko 5.30ean bukatuko da, ekitaldi nagusiarekin. Hain zuzen, eskualde mailako argazki erraldoia aterako dute Herriko Etxeko Plazan.
Itxialdia dauden bitartean ekintza ezberdinak prestatu dituzte. Honela, ortziralean 21.30ean, Bisaiak: jauziaren aurpegiak dokumentalaren proiekzioa eta aurkezpena eginen dute. Larunbat goizeko 10etan pankarta tailerra, esku orri banaketa eta arratsaldeko 5.30ean eginen den argazki erraldoiaren prestaketa eginen dute. - A.A.A.