Síguenos en redes sociales:

Eva Mujika eta Mikel Ruiz garaile M-lehiaketan

Beasaingo Udal Euskaltegiak antolatzen du lehiaketa, eta sari banaketaren ostean mahaingurua egin dute

Eva Mujika eta Mikel Ruiz garaile M-lehiaketanM. A.

beasain - Emakumeen nazioarteko egunarekin batera egin da Beasainen M-lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa hau Beasaingo Udal Euskaltegiak antolatzen du 2012. urteaz geroztik, eta emakumeek hainbat esparrutan egiten duten lana balioan jartzea dute helburu. Aurten, M-Lehiaketaren irabazleak Eva Mujika Mendiondo beasaindarra eta Mikel Ruiz Novo udal euskategiko irakaslea izan dira. Sari banaketa jendetsua izan da, eta ikus-en-tzule izan dira, besteak beste, Udal Euskaltegiko ikasleak eta Txindoki Batxilergo institukoko neska-mutilak.

Sari banaketaz gain, mahaingurua ere antolatu dute urteroko legez. Urte hauetan hainbat izan dira aztertu dituzten eremuak, eta aurtengo mahainguruko gonbidatuak landa eremuko emakumeak izan dira. Eli Arrillaga, Mariaje Insausti eta Martina Urbistondo aritu dira berriketan. Hirurak landa eremua dute bizitoki eta animaliak dituzte lanbidearen parte. Hiruren eguneroko bizipenak, zailtasunak eta erronkak zeintzuk diren jakiteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Mahainguruaren ondoren bertaratuen artean saski bat zozkatu da eta institutoko Paula Davilari suertatu zaio. - M.A.