III. Onddo dastaketa eta bertze hainbat ekitaldi Donezteben
DONEZTEBE - Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzazantolatutako III. Onddo dastaketaren baitan, ortzegunetik igandera hainbat ekitaldi izanen dira herrian. Ortzegun eguerdian aizkora kopa kanporaketarekin hasiko dute ospakizuna, eta gaiteroak eta batukada izanen dituzte. Ortzirale goiz eta arratsaldez, gaiteroak izanen dira herria alaitzen. Larunbatean, Doneztebe eta Donamariako buruhandi eta erraldoien kalejira izanen da, 13.00etan. Goizean eta arratsaldean, txaranga izanen da. Ortziraletik igandera, egunero onddoak dastatzeko aukera izanen da Ameztia, El Café, Mikelo, Shanti eta Titi ostatuetan. Pintxoak dastatzen dituztenen bezeroen artean 50 euroko bortz kupoi zozketatuko dira. - A.A.A.
Más en Navarra
-
Policía Municipal investiga un intento de agresión a Joseba Asiron en la procesión de San Fermín
-
Así ha sido la secuencia de la cornada: forcejeo, caída y puntada de un Cebada Gago al final de Estafeta
-
Iñaki y Nico Williams disfrutan en San Fermín
-
La Policía Foral recoge en el segundo día de fiestas 115 denuncias y detiene a 11 personas