Oiartzun - Oiartzungo Udalak eta UEMAk Haurtzaro Ikastolako Eskuttun elkarteko eta Elizaldeko Institutuko Ttirikittauki euskara batzordeko ikasleei UEMAk zein Eusko Jaurlaritzak antolatutako udaleku euskaldunen berri eman diete.
UEMAk Salto udalekuak antolatu ditu udalerri euskaldunetako 15-18 urte arteko gaztetxoentzat (2000 eta 2003 artean jaiotakoak): uztailaren 10etik 17ra izango dira, Zestoan. Helburua herri euskaldunetako gaztetxoak ahalduntzea izango da.
Izen-ematea maiatzaren 9a arte dago irekita hezkuntza@uema.eus helbidera idatzita edo 943 816 699 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara). 50 lagunentzako tokia egongo da Salto udalekuetan. Zozketa bidez esleituko dira lekuak.
Bestetik, aurten ere Eusko Jaurlaritzak Mingaina dantzan programa martxan jarriko du, UEMA ere sustatzaile dela. DBH 1. eta 2. mailako ikasleei bideratua dago eta helburua, herri euskaldun eta erdaldunetako gaztetxoak elkar-tzea da, orekan, herri erdaldunetakoek euskaldunengan erreferentziak hartu ditzaten.
Berrizen izango dira udalekuak uztailean, hamar eguneko bi txandatan. Txanda bakoitzean 30 lagunentzako tokia izango da eta izen-ematea mingainadantzan.eus webgunetik egin behar da. - A.M.