GARRALDA - Juan Carlos Etxegoien, Xamar, idazleak Etxera bidean izeneko bere lan berria Garraldako Udalean aurkeztuko du gaur arratsaldeko 20.00ean. Aurkezpen hau, Aezkoako euskararen inguruan lanean diharduen Zerika Taldeak antolatu du, Xamar Garraldakoa dela eta taldearekin maiz elkartzen dela baliatuta. Han bertan liburua eskuratu ahal izanen da, hala nola Zerika Taldea lagun- tzeko kamiseta berriak. - P.C.