elizondo - Atzo abiatu zen Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren berrogeigarren edizioa. Hamaika talde ariko dira aurtengoan, sei Doneztebekoak, bina Irurita eta Arraiozkoak eta Oizko bakarra. Finala abuztuaren 3an jokatuko dute Iruritako plazan.

Sei eta bortz taldeko bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan gaur egungo txapeldun diren Doneztebe-The Moment (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Doneztebe-Mikelo (Josu Juanena, Xabier Ibarrola, Unai Sapuppo eta Julen Etxebeste), Irurita-Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Arraioz-Zubiondo (Aitor Zubigarai, Josu Etxandi, Mikel Organbide eta Aritz Alunda), Doneztebe-Apezteguia (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban) eta Doneztebe-Titi (Aimar Jabalera, Eloi Garcia, Iñaki Maylin eta Iñigo Belarra) ariko dira.

B multzoan, berriz, Doneztebe-Avia (Javier Almandoz, Asier Mutuberria, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Oiz-Kokoetxea (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Jon Oiartzabal eta Iker Bereau), Irurita-Olari (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi), Arraioz-Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamio) eta Doneztebe-Zarbo.net (Felipe Ganboa, Koteto Ezkurra, Luis Miguel Apezetxea eta Jesus Mari Zabala) ariko dira.

Multzo bakoitzeko lau lehenak pasako dira final laurdenetara. Gero, kanporaketa bidez, finaleraino. Finala, Iruritan jokatuko da abuztuaren 3an. Atzo bi partida jokatu ziren, Arraiozen eta Iruritan. Gaur Oitzen, 11.30ean, Oitz Kokoetxea eta Arraioz Sagardia ariko dira. - F.A.G.