etxalar - Apirilaren 13an mugaren bi aldeko herriak elkartzeko aitzakian kantu bertso bazkaria eginen da Etxalarko Lizarietako Bentan, Sarako mugan hain zuzen, Mugaren bi aldeetan baita Euskal Herria goiburupean. Larunbat honetan zortzi, 14.00etan hasiko da saioa eta Etxahun Azkarraga (Etxalar), Josu Sanjurjo (Lesaka), Maddi Ane Txoperena (Hendaia-Lesaka), Ellande Alfaro (Sara), Xumai Murua (Urruña) eta Maindi Murua (Azkaine) ariko dira kantari. Bazkarirako eta bazkalondo goxorako txartelak 20 eurotan eskura daitezke Etxalarko Herriko Ostatuan, Lesakako Arrano ostatuan eta Berako Kataku herri ostatuan edo 627 033 975 telefonora deituta apirilaren 7a, igandea baino lehen. - A.A.A.