Birziklatzedatuak hobera Baztanen
%41,38a birziklatzea lortu da, 2020rako legez ezarritako %50era bidean
elizondo - Berriki jaso dituzte Baztango Udalean iazko birziklapen datuak, eta aitzineko urtekoak baino hobeak izan dira. 2017an hondakinen %38ª birziklatu bazen, 2018an %41.38 birziklatzea lortu da. Baikortasunez hartu dituzte datuak, baina Miren Meoki, Baztango Udaleko hondakin teknikariak zuhurtziaz hitz egin du “datuak hobeak dira, baino oraindik lan handia dago egiteko, legearen arabera, 2020rako %50a birziklatu behar dela, beraz, aurten salto handia eman behar dugu”.
Birziklapen tasa areagotzeko hainbat neurri har-tzen ari dira, batez ere hondakin organikoaren biriklapenean, hori baita sortzen den hondakinaren erdia. Hondakin organikoaren sortzaile handiekin (jatetxe, denda, adinekoen egoitza?) plan berezi bat martxan jarri berri dute. Harrera arras ona izan du ekimenak eta nabari da hondakin organikoaren bilketa handi-tzen ari dela. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Hasta 15 personas por piso: el otro lado de los Sanfermines que indigna a los vecinos
-
Carlos Úbeda: "Los astados han ido como balas, ha sido imposible coger toro"
-
José Francisco Argudo, murciano del Betis: "Me ha pasado la manada de Jandilla por encima"
-
Zugarramurdi celebrará la tercera edición del Speedshear