lazkao - Lazkaon udan eskainiko diren zerbitzuen berri eman dute. Aurten ekainaren 24tik uztailaren 24ra arte emango dira aisia eta kirol zerbitzuak, eta izen ematea bihar zabalduko da, azken eguna maiatzaren 26a izanik.

Haur Hezkuntza 3tik Lehen Hezkuntza 6ra arteko haurrei zuzenduta egongo da, hau da, 2007 eta 2015 urte artean jaiotakoei. Guztira 180 haurrentzako lekua dago eta jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza izango dituzte aukeran.

Iazko moduan, aurten ere bi ordutegi daude. Lehena 9.00etatik 13.00etara da, eta bigarrena 10.00etatik 13.00etara. Izen emate orrian zehaztu behar da zein ordutegitan jaso nahi den zerbitzu hori. Haur bakoitzagatik ordaindu beharreko honakoa izango da: 9.00-etatik 13.00etara zerbitzua jasoko duen haur bakoitzagatik 95,70 euro, eta zerbitzua 10.00etatik 13.00etara jaso nahi duenak, berriz, 71,75 euro. Ordainketa guztiak kontu korronte bidez egingo dira.

kirol zerbitzua Bestalde, udako Kirol Kanpainako ikastaroak HHtik batxilergora arteko lazkaotarrei zuzenduta daude; ekainaren 24an hasi eta uztailaren 19an amaituko dira. Ikastaroei dagokionez, iazko kanpainan lehen aldiz eskaini zen “Kirolanitzeko jarduera” mantendu egingo da eta egunero bi orduz kirol desberdinak ezagutu eta praktika-tzeko aukera eskaintzen du jarduera honek. Horrekin batera ikastaro berri bat ere izango da aukeran: zesta punta ikastaroa.

Hau da aurtengo eskaintza: HH eta LHkoentzat haurtxoen igeriketa, irristaketa, tenisa, aerobik txikia, gimnasia erritmikoa, arku tiraketa, zumba txiki, eskupilota, zesta punta, mendiko bizikleta, eskalada, triatloia, piraguismoa eta kirolani-tza. DBH eta batxilergokoentzat, aldiz, piraguismoa, zumba, gazteei zuzendutako pilatesa, ziklo indoor. - M.A.