Astigarraga - Nahiz eta hilabete bat falta Astigarragako Santio jaietarako, jadanik zenbait ekitalditarako parte-hartzeko epea zabaltzear da.

Izan ere, aurten, bigarren urtez, Astigarragako santio jaietan, uztailaren 27rako goizetik hasita marmitako lehiaketa antolatuko dute, ondoren herri bazkarian jateko.

Marmitakoa egiteko, aurrez apuntatu beharra dago marmitako.astigarraga@gmail.com helbide elektronikoan edo kultur etxean, uztailaren 1etik 5era.

Koadrila edo talde bakoitzak 20 lagunentzat lapikoa prestatu beharko du. Azpiegitura eta osagai minimoak, antolakuntzak jarriko ditu. Marmitakoa presta-tzen goizeko 10.30ean hasi beharko da eta 14.00etarako bukatu.

Gehienez 20 taldek parte hartu ahal izango dute, gaindituz gero zozketa egingo da.

Lehiaketan herrikidez osaturiko epaimahai batek aukeratuko du irabazlea.

herri bazkaria Ondoren, aurrez prestatutako marmitakoa, herri bazkarian jango da, irekia izango dena, nahi duenarentzat. 14.30ean Foru plazan izango da eta txartelak aurrez erosi beharko dira. Horretarako egun bat jarri da, uztailaren 18a, 19.00etatik 21.00etara Joseba Barandiaran plazan.

Txartelen kostua hamabi eurokoa izango eta eta haurrena (hamabi urte bitarte) sei eurokoa. Bazkarira, hasierakoak bakoitzak bereak eraman beharko ditu eta antolakuntzak, marmitakoa, postrea, kafea, ogia eta edaria jarriko ditu. - A.M.