donostia - Bebe abeslaria igoko da gaur gauean Sagueseko taula gainera Aste Nagusiko kontzertuen programaren baitan. María Nieves Rebolledo kantautore valentziarrak 2004an kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, Pafuera telarañas, eta bertan jaso zituen Malo, Ella eta Siempre me quedará kanta ezagunak. Denun-tzia soziala eta borroka feminista ardatz dute bere letra askok eta erreferente ere bilakatu dira ordutik.

2015eko Cambio de piel bere diskoak aldaketa aditzera eman zuen abeslariarengan, askoz ere pertsonalagoa baitzen. Lana aurkezteko 2018ko abenduan itxi zuen bi urte luzeko bira (Errusia, Turkia, Bulgaria, Errumania, Argentina, Uruguai, Kolonbia eta Mexikon izan zen, besteak beste, eta Estatuko hainbat herritan ere bai).

Gaur gauean kanta arrakasta-tsuak errepasatu eta doinu berriak aurkeztuko ditu Groseko taula nagusian (duela urte batzuk ere izan zen Donostiako Aste Nagusian). Egunero bezala, hitzordua Saguesera hurbiltzen direnentzat 23.45ean izango da.

piratak Bestalde, Flamenkako jaigunean 23.05etik aurrera hiru talde izango dira ostiral gaua girotzeko prest. Skabidean & The Black Birds, Bad Sound eta Gora Etorri taldeak arituko dira, hain zuzen ere, Donostiako Piraten egiatarauaren baitan.

Bestelako doinuak gustuko dituztenek Trinitate plazan Dultze meneo erromeriarekin gozatzeko aukera ere izango dute. - N.G.