irurita - Iruritako guraso elkarteak eskolako jangelarako langile bat kontratatzeko deialdia egin du. Janaria kudeatzeko txartela izatea, euskaraz hitz egitea eta 13.00etatik 15.00etara arteko ordutegia betetzea dira eskakizunak. Interesa dutenek, bihar, abuztuaren 22ra arteko epea dute izena emateko, cpirurit-apyma@educacion.navarra.es posta elektronikora idatzi beharko dute. - F.A.G.