donostia - Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Parketarrak egitasmoa abiatu du berriro, ikasturte berriarekin batera. Atzo hasi eta urriaren 31ra arte hiriko hamalau auzotako parkeak bisitatuko dituzte astero Urtxintxako teknikariek, haurrekin jolasean aritzeko eta euskaraz egin dezaten bultzatuz.

Orain arte egin duten moduan, bi programa antolatuko dituzte: hiru eta bost urte bitartekoekin aritzeko Zabu-zibu eta sei eta bederatzi urte bitartekoekin Txirrintxon. Auzoaren arabera, kasu batzuetan biak batera landuko dituzte eta besteetan lehenengo txikiekin arituko dira (17.00etan edo 17.30ean) eta, ondoren, helduagoekin.

Maiatza eta ekainean 133 saio antolatu zituzten eta Zabu-zibu programan 175 bat haurrek eta 100 gurasok parte hartu zuten; Txirrintxon programan, berriz, 150 haurrek.

Euskara aisialdi eremuetan gehiago erabiltzeko Parketarrak ekimena oso eraginkorra dela uste dute Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek: “Jolasak lagungarriak dira, jolasen bitartez hizkun-tza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areago-tzen da bestetik. Euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da”, aipatu du Jon Insausti zinegotziak. - N.G.

Astelehenetan. Herrera (San Luis), Morlans (Leire) eta Gros (Katalunia plaza).

Asteartetan. Erriberak (Santiago eta M. Zambrano), Egia (M. Santos) eta Antigua (M. Laboa).

Asteazkenetan. Parte Zaharra (Zuloaga), Martutene (ikastola ondoan), Altza (Kasares parean).

Ostegunetan. Amara Zaharra (Araba), Amara Berri (Ferrerias) eta Loiola (Latsari).

Ostiraletan. Añorga (ikastolan), Bidebieta (Isasa) eta Aiete (Hiru Damatxo).