elizondo. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, pasa den igandean Elizondoko Arizkuenea kultur etxean Parrapean ikuskizuna eskaini zuten Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo, Ane Garcia eta Josu Landak. Nicanor eta Violeta Parra anai-arreba txiletar poeta eta kantariaren obra oinarri hartuta, euskaratutako kantu eta olerkiak oholtzaratu zituzten. Bertaratutako publikoak ederki gozatu zuen zendutako artista txiletarren lanarekin eta lau artista euskaldunek erakutsitako goxotasunarekin. F.A.G. /Argazkia: Arizkunenea