Errenteria. Jada martxan jarri dute aurtengo San Tomas Batzordea eta azkenengo urteetan hasitako ibilbideari jarraituz San Tomas eguna 2019 iragarriko duen lV. kartel lehiaketa antolatu dute. Lehiaketak herritarren parte-hartzea oraindik eta gehiago sustatu nahi du eta irabazleak 200 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu. Oinarriak Herri Biziko webgunean aurki daitezke. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 22an amaituko da. Informazio gehiago, santomasgurea@gmail.com helbidean. A.M.