elizondo. Abendua hilabete berezia da, hasierako zubiarengatik eta eguberriengatik. Bata zein bertzea erosketak egiteko aukera baliatzen du jende anitzek, eta hori baliatuta, Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak lau azoka antolatu dituzte abenduan. Lehenbizikoa atzo izan zen eta eguraldi ona sumatu zen. Gaur ere 10.00etatik 14.00etara azoka izanen da Elizondoko plazan, baita abenduaren 21 eta 28an ere. F.A.G. / Argazkia: Anbustegi
- Multimedia
- Servicios
- Participación
