Síguenos en redes sociales:

‘Kontako eztarritik’ solasaldia Beran

Goldatzek antolatu du igandean, Uxue Balerdi eta Onintza Enbeitarekin

BERA - Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatutako udazkeneko agenda mardula borobiltzeko Kontrako eztarria mahai ingurua prestatu dute igandean 17.00etan Beralandetan. Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita izanen dira hizlari.

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak idatzitako Kontrako eztarritik liburua izanen dute oinarri. Bertan, hamabortz bertsolari elkarrizketatu ditu. Helburua, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ez bada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo”.

Bertze aldetik, Txileko LasTesis kolektibo feministak sortutako Un violador en tu camino koreografia eskualdeko feministek euskaratu dute eta Beran dantzatu eta abestu dute igandean. - A.A.A.