elizondo. Hotz iratzarri zen urte berri egunean Baztan. Urte zaharra ospakizunekin agurtu zuten bertakoek, leku guztietan bezala, eta bazirudien jendeak ez zuela etxetik irteteko gogorik urtarrilaren lehenean. Gehienak lo edota goxo-goxo etxeko berotasunean zeuden arren, Baztango Xulubitariak Elizondoko karrikak alaitzen aritu ziren, urteko lehenbiziko musika doinuekin herritarren urteko lehen esnatzea arindu nahian. F.A.G./Argazkia: Ondikol