bera. Neska-mutikoen harat-honatekin kolorez jantzi zituzten karrikak Ortzegun Gizen eguneko goizean, Zingar arrautze eskean ibiliz beraien mozorroekin. Arratsaldean, haurren inudeak eta artzainak Suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekurako bidea egin zuten eguraldi bikaina lagun eta Eztegara pilotalekuan Parranda Tutiplen haurrentzako berbena izan zuten. Igandean, Inude eta artzai nagusien txanda izanen da.