- Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzordean hala erabakita, Baztango eremu publikoetan eragile desberdinek antolatzen dituzten ekitaldietan hondakinak kudeatzeko irizpideak finkatu ditu.

Hartutako erabakiaren helburua hondakinen sorkuntza ttipitzea da, izaera prebentiboa duten neurri zehatzen bidez, errate baterako, hondakinen kudeaketa egokia eginez, sortutako hondakinen bereizketa era egokian eginez eta eremuaren garbiketa bermatuz.

Baldintza hauek eremu publikoan antolatzen diren ekitaldi guztiei eraginen die, antolatzailea nornahi dela ere. Eragileen ardura izanen da horiek behar bezala bete-tzea. Hondakinen preben-tzioan, posible den guztietan, iturriko ura eskainiko da eta plastikozko ur botilak debekatuak egonen dira. Gainera, erabilera bakarreko baxera debekatua egonen da. Alternatiba gisa, Baztango Udalak duela urte batzutatik hona baxera berrerabilgarria, dohainik, eskatzeko aukera eskaintzen du, eta behin erabilita, hau garbi itzuli beharra dago, erabilitako baxeraren zati bat ez itzuliz gero, behar de nkalte ordaina ematen delarik.

Hondakinen kudeaketari dagokionean, sortutako hondakinak era egokian kudeatu beharko dira, gai organikoa barne. Kasu honetan ere, Udalak hondakinak bereizteko ontziak eskatzeko aukera eskaintzen du.

Bi kontu hauek dagoeneko martxan daude duela urte batzutatik hona, eta aub¡nitz dira Baztanen, herrietako bestetan edota bertzelako ekitaldietan aukera hauek baliatzen dituzten eragielak.

Azkenik, garbiketaren atalean, eremu publikoa erabiltzen den kasuetan, hau aurkitu den bezain garbi utzi beharko da, horretarako ekintzaren dimentsioetara eta sortutako zikinkeriari egokitutako fidantza bat eskatuko delarik.