Síguenos en redes sociales:

BKZren parkeak zabaltzeko prest

Ekainaren 20an irekiko dituzte Elizondo eta Narbarteko guneak

- BKZren Elizondo eta Narbarteko abentura parkeak, heldu den ekainaren 20an zabalduko dituzte. Egun batzuk falta dira oraindik, baian ireki zain egon gabe, ekainaren 15a baino lehen erreserba egiten dutenek %20ko beherapena izanen dute. Informazio eta erreserbak 659081431 edo 609461741 telefonoetan eta www.navarraaventura.com webgunean.

Baztan Abentura Park Elizondoko Beartzun auzoan dago. Helduendako eta 4 urtetik goitiko haurrendako egokitutako ekintzak daude, tirolinak, rapelak, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisakoak egiteko aukera eskainiz.

Bertiz Abentura Park Narbarten dago, bertan urtxintxak bezala zuhaitzez zuhaitz ibil daiteke segurtasun osoarekin. Horretarako parkea osorik berritu da segurtasun sistema aitzindariarena ezarriz.