- Herritarrei Udalarekin eta eragileekin komunikatzeko bide izan dezaten, Bera Hurbil aplikazioa sortu dute. Play Store edo Apple Storetik jautsi eta mugikorrean instalatuz, herriko informazio guztia eskuragarri izatea lortu nahi dute.

Herriko albiste interesgarrienak eskuragarri jartzearekin batera, udalarekin zein herriko eragileekin komunikazio zuzena izateko aukera eskainiko du aplikazioak, mezulari sistemaren bidez. Era berean, sare sozialetako edukiak aplikaziotik bertatik bistaratzeko aukera izanen dute eta, gainera, Udalak zein herriko eragileek antolatutako ekintzen berri bilduko da agenda atalean.

Horretaz guztiaz gain, instalazioen erreserbak egiteko, intzidentzien berri emateko, inkestetan parte hartzeko... aukera eskaintzen du aplikazioak. Azkenik, Berako herria bisitatzera datorren orok herriaren inguruko informazio baliagarria aurkituko du aplikazio honetan; hala nola, kultura, ostatuak, jatetxeak, saltokiak, ibilbideak, kontaktuak, garraioa eta farmaziak.

Azkeneko urteetan egin den bezala, su egurretarako loteak esleitu behar ditu Udalak. Egurra mendian atera eta etxeraino eramanen du Udalak kontratatutako enpresak. Interesatuek Herriko Etxera deitu eta lota eskatu behar dute ekainaren 30a baino lehen, izen-abizenak, telefono zenbakia eta lotea non entrebatu behar den adieraziz. Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro inguru ordaindu beharko dira. Egurra datorren udan entregatuko da.

Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, lehentasuna izanen dute iaz eskatu ez zutenek. Gainerakoak zozketa biez esleituko dira. Lote bakar bat esleituko da Berako bizitza eta unitate familiar bakoitzeko. Eskatzaileak etxebizitza hartan erroldatua egon beharko du eta Beran entregatuko da lotea. Loteen behin betiko esleipena egin ondotik, adjudikatariei deituko zaie Herriko Etxetik, dagokion ordainketa egin dezaten lotea banatu aitzinetik.