Azken urteetan ohikoa den bezala, abuztuarekin batera Baztango merkatari, ostalari eta zerbitzu elkartearen ekimenez Bertan Eguna ospatu da Elizondon. Pasa den larunbatean, egun osoan zehar, Bertaneko kide diren dendek beren salmahaiak karrikara atera zituzten, Elizondora hurbildu ziren bisitariei beren produktuak erakutsi eta salduz. Hasiera batean bi larunbatez egitekoa bazuten ere, azkenean, larunbat batean bakarrik egin zuten ekimena, hori bai, jende aunitzen partehartzearekin.