Pasa den uztailaren 22an egidako ez ohiko Batzar Nagusiak Baztango ordenantza berrien hasierako onespena onartu zuen eta, batzarreko erabakiari segiz, aste honetan ordenantza berriaren proposamena Baztango kuarteletan aurkeztu da. Herritarrengan interesa piztu dute ordenantza berriek eta bilkura parte hartzaileak izan dira. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ordenantza berriaren proposamena argitaratzen delarik, hilabeteko epea izanen da -lan egunak bakarrik kontuan hartuz, betiere- alegazioak aurkezteko.