- Urritik aitzinera hainbat ikastaro eskainiko dituzte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean eta izen emateako irailaren 21etik 25era eginen dire. Ikastaroen artean daude, hasiberreindako eta rituendako gaita eta atabala ikastaroak, brioche opilak egiten ikastekoa, plastika tailerra, elikaduira osasuntsu, jasangarri eta ardura-tsua izeneko tailerra, izan zu ere artista, bizikleta konpontzen iakstekoa, euskal jantzi tradizonaletako gona eta mantala diseinatu eta jsoten ikastekoa, eta baita mutildan-tza eta Baztango dantza ikastaroak ere.

Izen emateak irailaren 21etik 25era izanen dira, 7.30etik 15.00etara Arizkunenea kultur etxean, 948 58 12 79 telefonora deituz edo kultura@baztan.eus helbidera idatziz. Baztanen erroldatutakoek matrikula merkeago izanen dute bailaratik kanpo erroldatutakoek baino. Izena ematerako orduan ikastaro osorako ordainketa bakarra izanen da eta transferentzia bidez egin beharko da. Ondotik, ziurtagiria bidali beharko da,72 orduko epean. Matrikula egiterakoan ordaindutako dirua ez da itzuliko.Bertzalde, ikastaroetan parte hartzen dutenek koronabirusaz kutsatzeko arriskurik ez izateko higiene neurriak hartu beharko dituztela jakinarazi dute.