Lesakako Udalak “hagitz egoera txarrean” zegoen Bittiriko plazako parkea berritu du. Modulu guztiak aldatzeko eta segurtasun araudira hobeki egokitzeko diru-sail bat sortua zegoen eta koronobirusagatik lanak gibelatu behar izan dituzten arren, dagoeneko erabilgarri dago eta haurrek gustura aski erabiltzen dute gainera, jostetarako. Parkea berritzeko lanengatik, udalak 12.189,54 euro ordaindu ditu.