"Hara!" Miren Asiain iruindar idazle eta ilustratzailearen ipuina irakurriz amaituko da larunbat honetan kirol eta kulturako pertsonaia ospetsuekin batera, idazle eta ilustratzaileek parte hartzen duten ipuin-kontaketa zikloa.

Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu

Azken hiru larunbatetako arratsaldeetan, autobus-geltoki zaharreko leihatila-gunea istorio harrigarriz, zuzeneko ilustrazioz eta arreta handiz jarraitu duten haurrez bete dira, hari eta helburu argi batekin: euskarazko irakurzaletasuna sustatzea. Sarrera doakoa eta edukiera eta higiene eta segurtasun neurrietara egokitua Ipuinak Ipuin, Geltokiko euskarazko ipuin-kontaketa "arrakastatsua izan da, muga guztiak gaindituta", saio guztietan edukiera betez eta "leku faltagatik bertaratu ezinik geratu diren txikien penarekin". Larunbat honetako saiorako, Geltokitik bi emanaldi antolatu dituzte, aurrez plazak erreserbatuta, edukiera-muga berriak betetzeko eta inor kanpoan gera ez dadin saiatzeko.

Lau larunbat, lau ipuin

Euskarabideak finantzatutako zikloaren programa Pamielak argitaratutako lau ipuinen inguruan garatu da, eta guztiak Etxepare literatur sariaren hainbat ediziotan sarituak izan dira. Sari horrek idazketaren eta ilustrazioaren erreferente ezagunen lana eta sortzen ari diren sortzaile berriena aintzatesten ditu. Obra guztietako idazleek eta ilustratzaileek osatu dute eszena, Nafarroako kiroleko eta kulturako pertsonaia ospetsuekin batera. Pertsonaia horiek zikloaren alde egin dute, neska-mutilei zuzendutako albumak irakurriz.

Lehen emanaldiko protagonistak Pello Añorga idazle Oiartzundarraren eta Jokin Mitxelena ilustratzaile donostiarraren "Munstroek ere pixa egiten dute ohean" izan zen. Sortzaileen kide Oier Sanjurjo futbolari eta Osasunako lehen taldeko kapitaina izan zen, eta "haurrentzako ipuinak irakurtzeko trebetasuna erakutsi zuen, Jokinek ipuineko pertsonaiak eta eszenak zuzenean ilustratzen zituen bitartean". Erreleboa "Gerrak ez du izenik" liburuak hartu zuen Leire Bilbao (Ondarroa) eta Maite Mutuberria ilustratzaile nafarraren eskutik, Nerea Bermejo atletismo nafarraren promesa gaztearen laguntzarekin. Hirugarren hitzordua Leire Salaberria (Andoain) idazle eta ilustra-tzailearen "Euria ari duenean" albumarentzat izan zen, "Haur guztien konplize egin baitzen mural kolektibo bat sortzeko gonbita eginez". Salaberriarekin batera, haurrek oso ondo ezagutzen duten pertsonaia bat izan zen, Urko Oskoz protagonista eta Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat. Katiuskak jantzita, galtzadak eta aterkiak eskuan, guztien arreta izan zuen. Zikloa itxiko duen biharko saiorako, "Hara!" Ipuina programatu dute Miren Asiain iruindarrarekin, Maider Ansa Aranoko abeslari eta musikariarekin batera.

Zikloa hasi zenetik, ipuin kontalarien saioez gain, Etxepare Sarien erakusketa ere ikus daiteke Geltokiko eremu zentralean. Bertan, bisitariak 2006an lehenengo ediziotik gaur egunera arte saritutako lan guztiak aurkituko ditu, eta zikloko obra guztiak Geltokiko dendan egongo dira salgai larunbatera arte.

Bi pase eta azken saiorako aldez aurreko izen-ematea

Bihar, larunbata, zikloaren azken saioa antolatu dute, "Hara!" obra protagonista dela, eta antolatzaileek sarrera modua aldatu behar izan dute eta edukiera nabarmen murriztu, Nafarroako Gobernuak asteartetik aurrera ezarritako neurri berriak betez. Ekitaldia mantentzeko, Geltokitik bi emanaldi proposatu dituzte (18.00etan eta 19.00etan), edukiera oso txikiarekin eta aldez aurretik plazak erreserbatuta, "Geltokira joaten den inor kanpoan gera ez dadin". Plazak erreserbatzeko metodoa "oso erraza da, nahikoa da Geltokiren web-orrira sartzea - www.geltoki.red- eta inprimaki txiki bat betetzea". Kultur espaziotik plaza erreserbatzen dutenen erantzukizuna eskatu du, azkenean ekitaldira joaterik ez badute "gurekin harremanetan jar daitezen, beren plazak libera-tzeko eta beste familia batzuk haien ordez joan daitezen", kontuan hartuta zikloaren deialdiak arrakasta izan duela eta azken saio horretarako plaza gutxi daudela.

Última sesión del ciclo de cuentacuentos en euskera Ipuinak Ipuin el sábado en Geltoki

El ciclo de cuentacuentos, de acceso gratuito, en el que participan escritores e ilustradores junto a reconocidos personajes del deporte y la cultura llega a su fin este sábado con la lectura de Hara!, el album de la escritora e ilustradora pamplonesa Miren Asiain. Debido a las últimas decretadas desde éste martes por el Gobierno de Navarra, desde la organización se ha visto obligada a modificar el modo de acceso y a reducir drásticamente el aforo. Para mantener el evento desde Geltoki han propuesto dos pases (18.00h y 19.00h) con un aforo muy reducido y con reserva previa de plazas mediante su página web (www.geltoki.red).