- Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta bihar 19.00etan Iruritako Damaso Zabalza gizarte bilgunean Erik eta Win ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da. Bertsoa, antzerkia, poesia eta musika uztartzen dituen emanaldia da, Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidatutako obran Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariek eta Imanol Kaminok piano eta eskusoinuarekin eta Aitor Atxegak baxu eta gitarrarekin parte hartzen dute.

Lizarralde eta Muñoak haien arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrukietan begiratuko dute. Nola erakarri ziren, nola nabigatu duten botere harremanetan, nola elkar lagundu duten, nola konpetitu duten, zein nolako harremanak izan dituzten emakumeekin eta nondik nora hurbildu za-tzaizkien, nola ezkutatu eta agertu dituzten zenbait desio eta behar emocional. Hain agerian ez dauden gakoak aztertzen dituzte, izan jendartearen aurrean erakusten dutena, edo izan izatearen txokorik sakonenean ezkuta-tzen dutena, onartuak ez izatearen beldur edo maitatuak direla senti dezaten. Gaur egun gizon izateak manten-tzen dituen estereotipoen gainean hausnartzen dute, eta orokorrean sumatu litekeen noraeza ere bistaratzen dute.

Ez da sarrerarik ordaindu beharko, baina edukiera mugatua izanen denez iritsieraren ordenaren arabera sartuko dira ikusleak.