Nafarroako Sarerekin bat eginez, larunbatean, azaroaren 21ean, 17.00etan manifestazioa antolatu zuten Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta eta 200 bat lagun bildu ziren presoak etxeratzeko eskaria aldarrikatuz. Bidea gara, bidean gaude goiburua erabili zuten, Sare Herritarra plataformaren Izan Bidea dinamikarekin baitan. Baztan-Bidasoko herritarrei egin zieten Lesakako hitzordura joateko deia, “bidearen parte izan nahi duten guztiei”, hain zuzen eta erantzuna arrakastatsua izan zen.

Hori baino lehen, goizean, 10.00etatik 13.00etara Patioan bueltan jarduera antolatu zuten Plaza Zaharrean. Kartzelako eguneroko erronka islatuz, herritarrek presoek espetxetako patioetan jasaten duten egoera lehen eskutik ezagutu eta irudikatu zute. Hamar minutuko txandetan, guztira 40 pertsona etengabe hiru orduz bueltaka ibili ziren, oinez, lasterka, futbolean...