Pasa den larunbatean Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa Feminista burutu zen. Aurten Errenterian egitea aurreikusia zegoen, baina pandemiaren eraginez hartutako neurri murriztaileen eraginez ezin izan da hasiera batean pentsatutakoa egin. Hortaz, modu deszentralizatuan egin zen, eta topaketa bat Elizondon egin zen Arizkunenea kultur etxeko sabaian 25 emakume elkartu ziren Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean izenburupean harreman kolonialen inguruan eztabaidatzeko. Tokian toki egindako mahai inguruez gain, otsail aldera eginen diren tailerren berri eman zuten eta geldialdi ttipi baten ondotik mahai-inguruan solastutakoari buruz taldeetan hausnartzeko aukera izan zen.