Astelehenean, Oronoz-Mugairiko mediku kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldia egin zen, Jesus Barace Osasunbideko ordezkariaren, Baztango Udaleko eta Oronozko agintarien eta osasungintzako langileen parte hartzearekin. 296.712,01 euroko kostua izan duten lanak Cobasak egin ditu, %100ean Nafarroako Gobernuak finantzatuta; obraren erredakzioa eta zuzendaritza Lino Plaza arkitektura bulegoak, 10.285 euroren truke; horrez gain, Baztango Udalak lursaila erosteko 9.879,48 euroko inbertsioa egin du. Kontsultategia berritu eta handitu da, larrialdiko zerbitzuetako langileendako egonleku bat egin da eta lbaita arrialdietako artatze-gela ere.