Mairu antzerki tailerrak Iluntzen lanaren estreinaldia eginen du urtarrilaren 30ean, larunbatean 18.00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Gaizka Sarasolaren testuan oinarrituta eta Manex eta Ximun Fuchsen kanpo begiradapean, Iban Garro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi eta Ritxi Abril aktoreak izanen dira oholtzan.

Mikroipuinak, elkarrizketa biziak eta isiluneak tartekatuz, alegiazko istorio batean barneratu nahi du Mairu An-tzerki Tailerreko lan honek. “Surrealismo magikoaren ku tsua eman, baina errealitatearen iluntasunari ihes egin gabe. Idazkera poetikoan sa kondu, eta gordintasuna azalerazi” kideek diotenez. Alegia klasikoetan bezala, antzez lan honetan ere animaliak di ra protagonista; baita mito eta kondairetatik eratorritako pertsonaiak ere. Pertsonak di ruditen animaliak edo animaliak diruditen per tsonak. Alegiazko pertsonaiak azken finean.

Ibai baten ertzean dagoen herri batean bizi dira Erramun Joakin, Mari Pili eta Shepherd Jauna. Beraiekin dago Cristobal ere, ibaia gu rutzatu nahi duen jendea la guntzeko prest dagoen erraldoia. Kezkaturik daude herria husten ari delako; jendez gu txitzen… Garai batean abera tsa izandako lekua, iluntzen ari da. Iluntasuna nagusitzen ari da. Ez da ontzirik gertura tzen aspaldian. Ez dute bisitaririk jasotzen. Eta Enara, argia ematen dien gaztea ere, kan pora joatekoa dela jakitean, etsipena eta kezka nagusitzen dira. Nola eragotzi he rria itzaltzea? Nola biziraun?

Zaharkitzen dira herriak. Gazteek ihes egiten diote, halabeharrez, zerbait hobearen bila, edo ez dutelako bertan beraien lekurik aurkitzen. Garai batean aberatsa izandakoak, aberastasunak zabaldutakoa, kanpotik aberatsak ere erakarritakoak, isolaturik gelditzen ari dira; bizirauteko ia esperantzarik gabe. Bazterreko jendeari mugak itxi nahian ibiltzen gara, eta mu gatuak bilakatu gara gu ere. Abiada bizian mugitzen den mundu honetan, bazterrean gelditzen dira lekuak; bazterrean gelditzen da jendea.