- Eneko Barberena Mondragonek irabazi du 2021eko (H)ilbeltza beka, “Xukuneatik aldendu ahala” proiektuarekin. Atzo arratsaldean Baztango Udaletxean egindako agerraldian eman zuten euskarazko bobela sustatzea xede duen bekaren V. edizioaren bekadunaren berri (H)ilbeltza bekaren sustatzaileek, Baztango Udalak, (H)ilbeltza elakrteak, eta Txalaparta argitaletxeak.

Joseba Otondo, Baztango alakteak gogora ekarri zuen dagoeneko errotua dagoen lehiaketaren helburua txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzea dela, eta aurten narratiba idazteko beka egokitu dela. Gibelera begiratuz, Baztanek euskarazko nobla beltzarekin duen lotura gogora ekarri nahi izan zuen, izan ere, Jose Antoni Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarri izan ziren lehendabiziko euskal nobela beltzak, Izeta elizondoarra izanik, eta Loidik ere Elizondorekin lotura estua izaki. Beraz, Otondoren hitzetan, “erran dezakegu Baztan euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdea dela”.

Maitane Maritorena (H)ilbeltza elkarteko kideak gogora ekarri zuen, halaber, egun hauetan Euskal Nobela Beltzaren Astea ospatzen ariko liratekeela, zehazki seigarren edizioa, baina “bizi dugun egoera dela eta”, aurten ez dela halakorik eginen; halere aipatu zuen beren asmoa urtean zehar, ahal den heinean, ekimen desberdinak antolatzea, errate baterako, otsailean Miren Gorrotxageriren Sotoan gordeak liburua aurkeztuko dute, III. (H)ilbeltza bekari esker idatzi eta berriki argitaratutakoa. Euskal Nobela Beltzaren Astearen baitan aurkeztu behar zuen, baina pixka bat gibelatuko da, halabeharrez. Idazleekin Solasean ekimenaren bulkaldiaz sortu zen Euskal Nobela Neltzaren Astea eta azken urteetan euskarazko nobela beltzaren inguruan erreferentziazko hitzordua bilakatu da, Euskal Herri osoko nobela beltzaren zaleak biltzen dituena. Hortik sortu zen ere (H)ilbeltza beka, dagoeneko bortzgarren aldiz ebatzi dena. Haiz zuzen ere Maritorenak eman zuen aurtengo (H)ilbeltza bekaren irabazlearen berri: Eneko Barberena Mondragon.

Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxeko editoreak aipatu zuenez, Joseba Otondo, Miren Gorrotxategi (aitzineko sormen bekaren irabazle gisa) eta Arrula berak osaturiko epaimahaiaren iritziz, Barberenaren lana izan da aurkeztutakoen artean osoena, “landa giroan kokatu du autoreak istorioa, non mendia eta larreak norenak diren eztabaidatzen baita, eta horien erabilera ezbaian jartzen. Autoreak ahalegina egin du landa giroko bizimoldea eta herritarren izaerak adierazteko, eta maiz estalpean gera-tzen diren aseguru etxeetan jarri du fokua”. Momentuz, bekaren oinarriek dioten bezala, lagin bat aurkeztu du Barberenak, baina dagoeneko liburuaren egitura nolakoa izanen den erabakia du, “atal laburren bidez ematen da istorioa, eta egitura horrek eta hainbat ahots agertzeak irakurketa bizia egiten dute, bide batez, proiektua egingarria dela uste dugu”. Orain Barberenak liburua bere osotasunean idatzi eta aurkeztu ondotik, Txalaparta argitaletxeak 2022ko abenduan argitaratuko du.

Barberenak ere hitza hartu zuen, saria jaso aitzinetik, “esker oneko hitzak bertzerik ez ditut gaurkoan”. Baztanen euskarazko nobela beltzaren harira egiten ari diren lana goraipatu zuen eta beka jaso-tzea ohore handia zela aitortu ondotik, “aitzinetik dudan erronkari gogoz ekinen diot, ea emaitza gustukua duzuen”, erranez agurtu zen. Orion fikziozko herrian kokatuko du eleberria, Aezkoan, izan ere, aita bertakoa du, etxea ere dute bertan eta ongi ezagu-tzen du ingurua, txikia zenetik aunitz ibilia baita bertan, eta gai ikusten du bere burua ongi moldatzeko.

Arrasaten jaioa, 1983an, egun Aretxabaletan bizi da. Zuzenbidean lizentziaduna da, bere ogibidea batez ere euskalgintzari lotua egon bada ere. Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk (Apokaliftin Elkartea, 2002), Martin Larralde (Bonberenea Liburuak 2011)

eta Afrikanerrak (Elkar, 2019) argitaratuak ditu narrazioan, eta Lurrunak ez du oraindik kristalik estali (Gaztesarea, 2004) poema liburua. Periko gazteekin hizketan biografia kolektiboa koordinatu zuen (Txalaparta, 2015). Liburuez gainera, hainbat ipuin labur eta kolaborazio argitaratu ditu komunikabideetan,

eta “Sagasti Etxea” liburu iruzkin bloga du Goienan.

Eneko Barberenaren aitzinetik burututako lau edizioetan hauexek izan dira (H)ilbeltza bekaren irabazleak: lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi zuen eta Kezko bola batek itoak birikak eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Hurrengo deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren The Blunderer eleberriaeuskaratu eta iaz aurkeztu zuen JosuBarambonesek Lardaska. Hirugarren edizioa, Miren Gorrotxategik irabazi zuen sormen beka, eta pasa den astean aurkeztu zuen Sotoan gordeak. Azkenik, Koldo Bigurik jaso zuen laugarren beka Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao itzultzeko, 2022ko ilbeltzean aurkeztuko da.