Tantirumairu ikastolak, Nafarroako bertze hiru ikastolekin batera, erosketa-hitzarmenak berritu ditu Ekoalderekin. Datorren ikasturtean elikagai ekologikoak, freskoak, tokikoak, sasoikoak eta lehen sektoreak hornitutakoak erabiltzen segituko dute. Jantoki osasungarri eta jasangarrien balorazioa hagitz positiboa da, bai elikaduraren kalitateagatik, bai tokiko sektore ekologikoa egituratzeko ematen duten laguntzagatik.